CLECE-SELECTIA-k ez du hitzarmena bete eta ez die adostutako soldata ordaintzen Trapagako eguneko zentroko langileei

2015/04/01
2014ko uztailean, grebaldi bat burutu eta gero, Trapagako Eguneko Zentroko langileek enpresarekin akordio bat lortu zuten. Hitzarmena enpresak eta langileen ordezkariek izenpetu ondoren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Halaz ere, enpresak ez du hitzartutakoa bete eta langileek epaitegian salatu zuten egoera.

Era berean, plegua ez dutela errespetatezen salatzen du ELAk eta, gainera, zerbitzuaren murrizketa eta langileek pairatzen duten tentsio giroa eta jazarpena.

CLECE-SELECTIA enpresak astelehenean Trapagako Eguneko Zentroko langileen ordezkari sindikalei sinatutako hitzarmenaren arabera´dagozkien soldatak ez dizkietela ordainduko adierazi zien.

2014ko uztailean, grebaldi bat burutu eta gero, Trapagako Eguneko Zentroko langileek enpresarekin akordio bat lortu zuten. Hitzarmena enpresak eta langileen ordezkariek izenpetu ondoren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Halaz ere, enpresak ez du hitzartutakoa bete eta langileek epaitegian salatu zuten egoera.

Oraingo erabakiak zentroan dagoen tentsio eta borroka giroarekin zerikusi zuzena dauka. Langileek behin eta berriro salatu behar izan dute CLECE-SELECTIA enpresak 2014ko martxoaren 1etik hona baldintza-pleguaren urratzea. Besteak beste: zerbitzuaren erabiltzaileen espediente pertsonalak modu ez egokian erabiltezea, lizitazioan kontratua eskuratzeko aurkeztu zituzten hobariak, zuzendaritza postuetan pleguan eskatutako gaitasuna ez duten pertsonak jartzea...

CLECE-SELECTIAk Trapagako Eguneko Zentroaren kudeaketa bere gain hartu duenetik, ordezkari sindikalek jaso duten irregulartasun eta salaketa sorta eten gabekoa izan da (lan osasunari dagozkion irregulartasunak, lanerako gaien eta erizaintzako materialaren eza, janaro hotsa eta ustela...).

Era berean, ELAk salatzen du Trapagako Udalaren arduragabekeria, 2014ko martxoaren 1etik hona zentroan gertatzen ari diren irregulartasunen gainean ez baitu inolako informaziorik eman.

Hortaz, ELAk Trapagako Udalari eskatzen dio ahalik eta lasterren CLECE-SELECTIA enpresak Trapagako Eguneko zentruan modu egokian ematen ez duen zerbitzua utz dezan.