Comercial Aguinaga enpresako langileek astebeteko greba hasiko dute urriaren 27an enpresa hitzarmen baten alde

Comercial Aguinagako langileen batzarrak enpresa hitzarmen bat eskatzeko mobilizazioak hastea erabaki du. Akordiorik lortzen ez bada, urriaren 27an greba-astea hasiko da.
Comercial Aguinaga, Mercedes Benzen Barakaldoko kontzesioduna, 100 pertsona baino gehiagok lan egiten duten enpresa, azken urteotan onura handiak izan ditu.
2021eko datu ekonomikorik ezean, 2020an, pandemia hasi zen urtean, 55,7 milioi euroko diru-sarrerekin itxi zuen urtea. 2018tik 2020ra bitartean 3,15 milioi euroko irabaziak izan zituen.
Egoera horren aurrean, enpresa batzordeak, langileen batzarraren babesarekin, hitzarmen proposamena egin zuen.
Enpresak akordioa lortzeari uko egin dionez, langileak mobilizazioekin hasi dira lantokian, eta datorren urriaren 27an, Bizkaiko metalaren grebarekin batera, astebeteko greba hasiko da.