Erreforma laboralak enpresarien boterea areagotzen du

2010/09/09
ELAk salatu duenez irailaren 9anKongresuan onartu den erreforma laboralarekin eraso egiten diete lan-baldintzei. Bestalde, negoziaio kolektoboaren erreformak zentralizazio ekarriko duela, salatu.

Hauek dira erreformaren punturik nabarmenenak:

 

1.- Parlamentuko tramitean erreforma are gehiago okertu da. Adibidez,  kaleratzea gehiago erraztu eta merkatu dute (kaleratze objektiboaren zergatiak hedatu dira, bajan dauden langileen kaleratzea, etab.) enpresei aukera ematen diete hitzarmena ez betetzeko, soldatei eta oinarrizko lan-baldintzen aldaketei dagokienez, eta arlo publikoko ateak irekitzen zaizkie ABLEei.

2,- Erreforma udako oporraldiarekin batera tramitatu dute. Hau ELAren iritziz ez da kasualitatea; aitzitik, herritarrei informazioa ezkutatzen zaie, horren erreforma gogorraren berri ahalik gutxien izan dezaten.

3.- Erreforma PSOEren baiezko botoekin gauzatu da, baina EAJ ere lankide izan da, gaur eta parlamentu-tramiteko bozketa nagusietan abstenitu egin baita. Talde honek ezezko botoa eman balu –ELAk eskatu zion bezala–, erreforma ez zen aurrera aterako. Talde honek gertatu den okertze hori posible egin du bere botoekin.

4.- Erreforma gaur onartu dutenek badakite ekaineko dekretazoaren ostean enpresak aldaketez baliatu zirela, adibidez ERE gehiago eskatzeko. Badakite ere erreformarekin ez dela inondik ere prekarietatea murriztuko.

5.- Erreforma ez da azkenekoa izango, eta aurrekoen ildo beretik doa. Etengabeko prozesu bat dugu hau, eta bere helburua enpresarioen boterea areagotzea da, etekinak langileen bizkarretik ugaltzeko, beren lan-baldintzen okertuz.

6.- Murrizketa gehiago etorkizun direla ere iragarri dute. Batetik, negoziazio kolektiboa berriro erreformatu nahi dute; hau ari dira CCOO, UGT eta CEOE ezkutuan negoziatzen, gizarte-elkarrizketaren baitan eta espainiar gobernuaren bedeinkapenarekin. Badakigu erreformarekin negoziazio kolektioba zentralizatu nahi dutela, hainbat bidetatik: sektoreko lurralde-hitzarmenak galaraziz edota zeharo mugatuz, enpresa-hitzarmenak sektorekoak baino okerragoak izateko aukera emanez, eta hitzarmenak indarrean diren epealdia bukatuta edukiak bertan behera utzita. Bestetik, Espainiako gobernuak esan du urte amaierarako pentsioen erreforma bat ezarriko duela.