Conasako langileak, euskarri informatikorako Nafarroako Gobernuak azpikontratatuak, greban daude lan baldintzak defendatzeko

2022/10/25
Nafarroako Administrazioaren euskarri informatikoan zerbitzua ematen duen Conasako langile gehienak gelditu egin dira, beren lan baldintzak defendatzeko. Nafarroako Gobernuak estatu mailako hitzarmen kolektibo okerragoa aplikatuz azpikontratatzea merkeagoa izatea nahi du.

Nafarroako Gobernuak Conasari azpikontratatutako euskarri informatikoko zerbitzuan deitutako lau greba egunetatik lehena arrakastatsua izaten ari da, langileen 10etik 7k baino gehiagok greba egiten ari direlako, gutxieneko zerbitzuak kontuan hartuta. Langile gehienak estatu mailako hitzarmena ezarri eta euren lan baldintzak okertzeko Nafarroako Gobernuak zerbitzu hori lehiaketara ateratzeko hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko gelditu dira. Hau da, Gobernuak Conasako langileen lan baldintzak okertu nahi ditu azpikontratazioa merkeagoa atera dakion.

Onartezina da Nafarroako Gobernuak bere azpikontratetako langileen baldintzetan soilik esku hartzea horiek okertzeko denean, soldata eskala bikoitzak ekorriko lituzken estatu mailako hitzarmen bat aplikatuz.

Egoera horren aurrean, ELAk greba deitu du gaurtik, urriaren 25etik, urriaren 28ra arte, lizitazioa bertan behera uzteko eta lan baldintzak okertzeko inolako baldintzarik gabe berriz planteatzeko.