Condesa Taldeko zuzendaritzak bidegarritasun planik aurkeztu gabe jarraitzen du

2014/11/04
Condesa Taldeko zuzendaritzak bidegarritasun planik aurkeztu gabe jarraitzen du
Langileen batzordeak greba deitu du azaroaren 13rako Condesa Taldeko zuzendaritzaren jarrera salatzeko. Egungo Zuzendaritzak langileekiko daraman ezkutukeria eta harrokeria erabat arduragabea dela uste du eta bidegarritasun plana exijitu dute gaur Gasteizen.

Langileen batzordearen agiria :

Arabako Condesa taldeko enpresa-batzordeok berriro plazaratu gara azken asteetan bizi dugun egoeraren berri emateko.

Duela hiru hilabete eta erditik hona zordunen AURREKONKURTSO egoeran gaude, eta hau hamar egun barru amaituko da. Egoera aldatu ezean, epea amaituta KONKURTSOan sartuko gara.

Azken asteetan prentsan honi buruzko albiste ugari argitaratu da. Arabako Condesa Taldeko langileok ezin ditugu gezurtatu, ez berretsi ere. Egungo Zuzendaritzak prozesu hau langileekiko daraman ezkutukeria eta harrokeria erabat arduragabea dela uste dugu.

Antza, hainbat enpresa-talde handi, bankuak eta zuzendaritza norgehiagoka ari dira, eta hor langileok ez daukagu zer esanik. Denbora aurrera doa eta haiek plantillarekin erruleta errusiar beltz bat ari dira jokatzen.

Mezu hauek helarazi nahi dizkiegu prozesuarekin zerikusia dute eragile desberdinei:

1º- EGUNGO ZUZENDARITZARI, denbora agortu zaiola. Duela hilabetetik gora, berregituratzearen ardura bere gain duenak deitutako bileran, barkamena eskatu ziguten gertatu zen informazio ezagatik, baina jarrera hori ez da horregatik aldatu. Ez digute bideragarritasun planik eman.

2º- INTERESA AGERTU DUTEN ENPRESA-TALDEEI ETA BANKUEI. Argi izan behar dute Condesako langileok ez dugula gaurko egoeraren errurik. Horregatik eskatzen diegu beren proposamenetan (oraingoz ezagutzen ez ditugun horietan) aintzat har dezatela gure enplegua eta lan-baldintzak mantentzea.

3º- ERAKUNDEEI. Gobernu eta Aldundiek bilera dugun aldioro arrazoia ematen digute, baina bada ekintzetara pasatzeko garaia. Ezin da jasan hainbteste eragile 1.000tik gora lanposturekin jolasean ibiltzea, erakundeek ezer egin gabe.

Horrenbestez, langileok erabaki dugu mobilizazioak areagotzea. Oraingoz azaroaren 14ra arte daukagu egutegia jarrita; orduan jakingo dugu enpresa konkurtsoan sartzen den ala ez. Baina mobilizazioek hortik aurrera ere jarraituko dute, enplegu eta lan-baldintzei eragingo liekeen murrizketarik gabeko irtenbideren bat finkatu arte.

DEIALDIAK

1- Azaroaren 7an, mobilizazio eguna. Gasteizen manifestazio bat egingo dugu, eta hau Legebiltzar aurrean amaituko da; egun horretan enpleguaren inguruko osoko batzarra izango da.

2- Azaroaren 13an, greba eta mobilizazio eguna, erakunde autonomikoen inplikazioa galdegiteko.

3- Azaroaren 14an, protesta ekitaldia lantegietan.