Condesako langileak elkarretaratu dira Eusko Legebiltzarraren aurrean
2015/06/08
Langileen batzordeak "gardetasun eta informazio eza" salatu dute. Egun, Condesa Taldeko lan zentro guztiak, sei orotara, bi Legutio-Gasteizen, eta bana Lesaka, Berrioplano, Mieres eta Sagunton, hartzekodunen aurrekonkurtsoan daude. Ondorioz, 800 langiletik gora, etorkizunerako lan eta pertsona mailako, ziurgabetasun handiko egoera baten aurrean aurkitzen dira.
Condesako ELA eta LAB sindikatuek informazioa eta etorkizunerako plan bat aldarrikatzen dute eta gaur goizean Eusko Legebiltzarreko ekonomia batzordean izan dira Condesa Taldearen egoeraren berri emateko.