ELA eta LABek informazio eza salatzen dute Condesan

2014/09/16
ELA eta LAB sindikatuen esanetan taldea guztiz bideragarria den arren, euren zorra altua eta oraingo zuzendaritzaren kudeaketa txarra dela eta, hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago. Honek, sekulako ziurgabetasuna sortzen dio euren lantokien menpe dauden 250 langileei Araban (1.700 Europa mailan).

Urte hasieratik gardentasun eta informazio falta pairatu dutela salatu dute sindikatuotako ordezkariek eta " lanpostuak galtzearen beldur dira".

Hau guztia dela eta, informazio gardena eta argia exigitzen dute, "gure lanpostuen mantentzearen bermea eta administrazio, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen dugu".

Condesa Taldeak, Araban dauka bere egoitza eta Bagoeta elkartekoa da (Uribarren eta Iribecampos familiena hain zuzen ere)  Herrialdean 40 urte baino gehiago daramatza eta Europa mailan soldatutako tutuetan aitzindari da.