Confebask patronalak bere menpe ez dagoena deuseztatu nahi du

Espainiako Gobernuak Elkarte Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege-Dekretuaren zirriborro bat aurkeztu du. Zirriborro hau dela eta erakunde sindikal eta patronalek eta gobernu autonomikoek alegazioak egin ditzakete. Confebask prozedura honetaz baliatu da ELA eta LABi sindikatu izaera kentzeko. Patronalak bere menpe ez dagoena ezabatu nahi du, ELAren iritziz. Confebasken "asmo golpista” nabarmendu du Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak.
Gaia aztertzeko ELAk premiazko bi bilera eskatu ditu; bata, Urkullu Lehendakariarekin, eta bestea, EAJren EBBko buruarekin, bera izanik gobernu-ekintzaren ardura duen alderdi politikoa.
ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ez dezala “Elkarrizketa Sozialeko mahaia” delakoa eratu, zeina abenduko lehen asterako baitago deituta. ELA eta LAB bezalako sindikatuak ezabatu nahi dituen patronal batekin mahai berean jartzea asmo hori babestea da. Ezin zaio normaltasun itxurarik eman bat ere normala ez den zerbaiti. Bestalde, Confebaskek PPri eskatzen diona aurrera ateraz gero, gu Mahai horretan ez egotea erabili egingo lukete ilegalizazio prozedura hasteko koartada gisa