Confebaskek ez du negoziatu nahi
Kanpaina honen bitartez, soldaten eta enpleguaren aurkako erasoa kokatu nahi du eta, bide batez, eraso horien ondorio sozial eta ekonomiko lazgarriak plazaratu nahi ditu.
Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiarekin batera, Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduraduna eta hainbat ordezkari sindikalek parte hartu dute tokian-tokiko borroken berri emanez.
Adolfo Muñoz "Txiki"k adierazi du lehiakortasuna hobetzeko aitzakiaz aberastasunaren banaketa erabat aldatu nahi dela enpresa eta kapital-errenten mesedetan, azaldu du. "Honen aurka lantokietako antolakuntza sindikala funtsekoa da eta erronka antolakuntzan dago", azpimarratu du.
Bestalde, Joseba Villarrealek Eusko Jaurlaritzako arduradunak patronalarekin bat etortzea kritikagarria dela adierazi du. Jaurlaritza soldaten murrizketen aintzindari dela eta arlo publikoan negoziazio kolektiboko eskubidea ezabatu nahi duela salatu du.
Villarrealen hitzetan Confebask patronalak ez du negoziatzeko beharrik, legeek nahi duten guztia eskaintzen baitiete. Era honetan, beste erreforma eskatu duela, gaineratu du.