TMB Arraizen grebak jarraitzen du

2016/06/30
TMB Arraizen grebak jarraitzen du
Ia hiru hilabete dihardute greba mugagabean TMB Arraizeko (Tratamendu mekaniko-biologikoko planta) 127 langilek. Grebalariek prekaritasunarekin amaitu eta soldata duinak eskatzen dituzte. Bizkaiko Aldundiari lan gatazkan esku ez hartzea leporatzen diote. Sacyr Vallehermosok eta Pabisa enpresek kudeatzen dute planta. Baina, Garbiker foru elkartearen menpe dago TMB Arraiz.

ELAren arabera, Bizkaiko Aldundia «beste toki batera» begiratzen ari da, eta horrek egoera larriagotu besterik ez du egiten. Bigarren mailako behargintzat hartzen ditu aldundiak TMB plantako.