Corrugados Azpeitiako langileak, Donostian akanpatuta

2012/07/20
Corrugados Azpeitiako langileak, Donostian akanpatuta
Uztailaren 18an hasita, Corrugados Azpeitiako langileak Donostiako BBVAren egoitza aurrean akanpatuta daude, “jasaten ari diren egoera larriari irtenbidea” exijitzeko. Izan ere, BBVA da enpresa honek duen hartzekodunik handiena.

 

Corrugados Azpeitiako langileak greba mugagabean daude enpresako zuzendaritzak inposatu nahi dituen enplegu murrizketen aurka. Enpresaren nahia 60 langile kaleratzearekin batera, soldatak %35 murriztea eta lanaldia 49 orduz luzatzea da.