Corrugados Azpeitiako langileek manifestazioa deitu dute hilaren 20rako

2013/04/10
Corrugados Azpeitiako langileek  manifestazioa deitu dute hilaren 20rako
Corrugados Azpeitiako langileek eta ELA eta LAB sindikatuek hilaren 20rako deitu dute manifestazioa Azpeitian, "eskualdeko etorkizun industrialaren alde" lemapean. Bestalde, Alfonso Gallardo Taldeak lantegia ixteko erabakia hartu zuenetik, ez dutela "berri gehiago izan" gaineratu dute. Manifestaziorako deia egiteaz gain, "langileen zein eskualdearen etorkizunaren aldeko lana egin dezaten" eskatu diote udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.