Corrugadoseko Enpresa Batzordeek epaiaren kontrako errekurtsoa aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean

2014/03/20
Auzitegi Nazionalak asteartean emandako epaiari errekurtsoa jarriko diotela azaldu dute gaur, osteguna, Corrugados Azpeitia eta Lasao lantegietako Enpresa Batzordeko ordezkariek. Gallardo Taldea Corrugados Azpeitia eta Lasao lantegiekin "espekulatzen" ari dela esan dute, "langileak kalera botaz, lan zentroak irekita mantenduz, baina deskapitalizatuta", azpimarratu dute.

Gaur goizean Azpeitiko Udaletxearen azpian izandako prentsaurrekoan, langileen ordezkariek hurrengo egunetan epaiaren kontrako errekurtsoa Auzitegi Gorenean aurkeztuko dutela jakinarazi dute.Gogora ekarri dute, EAEko epategiek langileei arrazoa eman dietela eta orain kontrako epaia etorri dela. Era honetan, Audientzia Nazionala "tresna homogenizatzaile bezala funtzionatzen du eta, horrenbestez, erreformaren aplikazioa eta, ondorioz, enpresarien erabakiak hartzeko unilateraltasuna bermatu dituela", azaldu dute.