CTA sindikatu argentinarrak ELA omendu du bere mendeurrenean

2011/11/02
Argentinako CTA (Central de Trabajadores Argentinos) sindikatuak ELA-ren mendeurrena dela eta omenaldi bat eskaintzea erabaki zuen Azaroaren 2 eta 3an. Ekitaldi eta topaketa ezberdinak ematen ari dira sindikatuko arduradunekin eta baita sektore ezberdinetako langileekin.

Ekitaldi nagusia Rosarioko hirian izango da Azaroaren 3an. ELAko delegaritzan Idazkari Nagusia Adolfo Muñoz, Txiki, Laura Gonzalez de Txabarri eta Xabi Anza parte hartzen dute. Omenaldia Rosario hiriko udalaren “Herri Interesekoa” deklaratua izan da eta, era berean, Argentinako Diputatuen kongresuan Adierazpena aurkeztu da haren oniritzia azalduz.

Rosarioko Udalaren Dekretua

Kongresuko Diputatuen Adierazpen Proiektua