CTC-ek, Iberdrolaren azpikontratak, 70 langileak kaleratu ditu

2015/03/06
ELArentzat ez da gizalegezkoa Iberdrola bezalako enpresa batek, batetik, milioikako irabazien kontuak argitaratzea, eta bestetik, bere azpikontratetan ozta-ozta bizi diren langileak ustiatzeko batere erreparorik ez izatea.

CTC enpresa, Iberdrolarentzat bakarrik lan egiten zuena, kontagailuak irakurtzen aritzen zen; eta bere plantillako 70 langileak kaleratu ditu.

Legez eskatzen diren baldintzetako bat ere ez da bete hain garrantzi handiko erabakia hartzean. Langileei ez zaie informazioa eman, ezta kaleratze-gutuna ere. Besterik gabe, baja eman diete Gizarte Segurantzan, eta ez CTCk, ez Iberdrolak, ez dute kezkarik erakutsi 70 familia horien etorkizunaz.

ELArentzat ez da gizalegezkoa Iberdrola bezalako enpresa batek, batetik, milioikako irabazien kontuak argitaratzea, eta bestetik, bere azpikontratetan ozta-ozta bizi diren langileak ustiatzeko batere erreparorik ez izatea.

Langileek mobilizazio-egutegi bat prestatu dute. Lehenengoa, elkarretaratze bat izan da gaur, goizeko 10etatik 11k arte, Iberdrolaren dorrearen aurrean. Datozen asteetan mobilizazio gehiago egingo dira Iberdrolaren dorrearen aurrean eta enpresa beraren Larraskituko egoitzaren aurrean.

Langileek jakinarazi nahi diete herritarrei, orokorrean, eta Iberdrolaren bezeroei, bereziki, gaurtik aurrera ez dela ziurra izango kontagailuen behar bezalako irakurketa; nahiz eta enpresak egokitzat jotzen dituen tarifak kobratzen jarraitu.