Dagoeneko 16 dira aurten Nafarroan lan istripuetan hildako lagunak

2006/09/06

Azken orduetan Nafarroan izandako lan ezbeharrekin, dagoeneko 16 dira aurten lan istripuetan hildako lagunak. Azken ezbeharra goizaldean izan da, Iruñeko Buztintxuri auzoan: bi langile amildu dira hirugarren pisuaren parean jarrita zegoen aldamiotik; bat hil egin da, eta bestea oso larri zauritu. Aita-semeak ziren erori diren langile biak. Atzo, berriz, kamioi gidari bat hil zen.