Dagoeneko 17 dira lan istripuetan hildako langileak

2007/02/16
Dagoeneko 17 langile hil dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuetan; 13 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 4 Nafarroan. Otsailaren 16an zerrenda beltz horretako azken langilea zendu zen Nafarroako Longida herrian; otsailaren 15an, eraikuntzako langile bat hil zen Oiartzunen.

Bere esanetan, laneko istripuen zergatiak argi daude: kolokako enplegua, azpikontratazioa, aldi baterako lan-kontratuak, lan-eskubide gero eta okerragoak eta horrekin batera lanpostuetako arrisku handiagoa. Ugazabek legeria behin eta berriz baztertzen dute (kontratuetan legeari iruzur egiten diote); segurtasunean ez da inbertsiorik egiten, gehiegizko lan-erritmoak ezartzen dira. Hots, enpresaburuentzat garrantzitsuagoa da etekinak lortzea langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea baino.