Daimler Chrysler-en enpresa-batzordearen oharra

2006/05/11

Daimler Chrysler enpresaren enpresa-batzordeak ohar honen bidez azken egunetan hedabideetan agertu diren hainbat albiste eta zurrumurruri erantzun nahi die.

1. Enpresa-batzordeak ez du enpresarentzat soberan dauden langileak zehazten duen inolako informaziorik edo dokumenturik jaso.

2. Zuzendaritzatik hedabideetara egindako filtrazioa arbuiatzen dugu. Ez da enpresak funtzionatzeko modu hau erabiltzen duen lehenengo aldia, ordezkariak eta langileak saihestuz. Gainera, egoera bereziki larria da. Izan ere, oharra filtratu aurreko egunean bilera egin genuen zuzendaritzarekin, eta etorkizunera begira zituzten asmoen berri eman ziguten. Bilera horretan ez ziguten esan enpresarentzat soberan dauden langileen kopurua horren handia zenik.

3. Duela gutxi zuzendaritzarekin izandako bilera batean aditzera eman zigutenez, Europa mailako zuzendarien eta administrarien berregituratzea maiatza baino lehen amaitu behar zela. Era berean, horrek Gasteizeko fabrikan izango zuen eragina oso txikia izango zela aurreratu ziguten. Bestalde, enprsarentzat soberan dauden langileen kopuruaren inguruko daturik ez zutela esan ziguten, eta datu horiek izan bezain azkar horren berri emango zigutela.

4. Ez dugu onartuko inolako enplegu murrizketarik. Neurri guztiak elkarrizketaren eta zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen arteko negoziaziotik eta akordiotik etorri behar dira.

5. Bere jarrera argitu dezan bilera urgente bat eskatu diogu zuzendaritzari.