Dani Gomez, Metalgintza Federazioko Idazkari Nagusiak, Barrenechea y Goiri, Cia enpresaren aurkako atentatua gaitzetsi du

2006/02/22

Dani Gomez, Metalgintza Federazioko Idazkari Nagusiak, Barrenechea y Goiri, Cia enpresaren aurkako atentatua gaitzetsi du. "Edozein eratako lehergailuek gizakien bizitza jar dezakete arriskuan, are gehiago, kasu honetan bezala, lantegiaren ondoan ezarri denean, lan ordutegian barruan.

Edozein modutan, leherketak Barrenechea y Goiriko langileenganako ondorio negatiboak izan ditu dagoeneko. Langileok enpresaren geldialdiaren eraginak jasan beharko dituzte. Guztiei gure elkartasuna helarazi nahi nieke.

Lehergailuek kalteak besterik ez dute sortzen eta atentatuen eta mehatxuen estrategiak alde batera utzi beharra dagoela diot berriro ere".