Dantxarinean atzo gertatu zen lan istripua salatzeko elkarretaratzea izan da
2015/11/26
Dantxarineako merkatal gunean atzo izandako lan istripua salatzeko, ELA, LAB, ESK, STEE, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute goiz partean Oiartzungo Erreti Eraikuntza enpresako egoitzaren atarian. Istripu honetan langile bat zendu zen eta beste hiru lagun zauritu ziren.