Irailaren 14an Donostian deitutako manifestazioa debekatzearen aurka

2008/09/04
ELAk Eusko Jaurlaritzako Barne Saila irailaren 14an Donostian deituta dagoen manifestazioa galaraztearen aurka azaldu da.

Sindikatu honen aburuz, honako erabakiak askatasun eta eskubideen urraketa suposatzen du, eskubide estatu bati ez dagokion urraketa, hain zuzen.

Azkenik, ELAk euskal preso politikoek bizi duten egoera onartezina salatu nahi du berriro ere, bereziki gaixorik daudenenak, preso hauek dagoenekoz kalean egon behar bailukete.