Datorren larunbatean manifestazioak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean pentsioen erreformaren aurka

2013/10/14
Datorren larunbatean manifestazioak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean pentsioen erreformaren aurka
Gune osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek manifestaziorako deia egin dute gaur goizean Bilbon pentsioen erreformaren aurka protestatzeko. Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiaren hitzetan murrizketa berriak eta gainontzeko neurriek gizartea orohar pobretzea dakartzate. “Hemen gauden erakunde sindikal eta sozialek neurri hauei gure erabateko errefusa adierazi nahi diegu. Era berean, argi eta ozen esan nahi dugu alternatiba errealak egon badaudela. Borondatea politikoa badago bestelako neurriak aplikatu litezke”

Muñozek azaldu duenez Madrilgo gobernuak bankaren eta aseguru-konpainien zerbitzuan dabiltza, eta haientzat pentsiodunok —oraingoak eta gerokoak— ez dugu baliorik pertsona gisa. “Kontuan hartzen bagaituzte, pentsioetatik dirua kentzeko da; gero espekulazioaren eta bankuen zorrak estaltzeko erabiliko dutena”.

ELAko idazkari nagusiak Hego Euskal Herriko erakundeei pentsio publiko duinak bermatzeko eskatu die. Era honetan, Madrilen onetsitako erreformen ondorioak konpentsatzeko osagarria ezar dezaten dezatela exijitu die.