Gaur, larunbata, manifestazioak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean pentsioen erreformaren aurka
2013/10/17
Gune osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek manifestaziorako deia egin dute pentsioen erreformaren aurka protestatzeko. Deitzaileen esanetan Madrilgo gobernuak bankaren eta aseguru-konpainien zerbitzuan dabiltza, eta haientzat pentsiodunok —oraingoak eta gerokoak— ez dugu baliorik pertsona gisa. “Kontuan hartzen bagaituzte, pentsioetatik dirua kentzeko da; gero espekulazioaren eta bankuen zorrak estaltzeko erabiliko dutena”.