Datorren larunbaterako manifestazioa otsailaren 25era atzeratu da

2012/02/02
Datorren larunbaterako manifestazioa otsailaren 25era atzeratu da
Espero den eguraldi txarraren ondorioz, asteburu honetarako murrizketak salatzeko larunbatez, otsailak 4, Bilbon egitekoa zen manifestazioa otsailaren 25era atzeratzea erabaki dute sindikatu eta eragile sozialek. Bestalde, dagoenekoz 70 eragile sozialek bat egin dute manifestazio deialdi honekin.