Defizit publikoaren murrizketa onartzeak gastu soziala are eta gehiago murriztea dakar
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak kopuru hauek onartzeak –baita Aldundi eta udalentzat ere ezarritakoak- Hego Euskal Herriko instituzioek 2013ko Aurrekontuetan murrizketak ezartzea ekarriko luke, baita ondorengo urtetan ere.
ELAk arbuiatu egiten du aurrekontu politika hau, honela txikizio sozialera goaz eta. Honako politikekin herritarren pobrezia orokortzen ari da. Gauza jakina da murrizketek atzeraldia larriagotu, langabezia handitu eta jendartearen bizi baldintzak okertzen dituztela, babes soziala gutxitzen delako.
ELAk Hego Euskal Herriko instiutuzio orori dei egiten die Madrilek ezarritako mugak onartu ez ditzaten. Azken urteotan euskal instituzioek politikoki onartezina den eskumenen utzikeria egin dute, ondorio sozial larriekin, eta muga horiek azkenean onartu dituzte. Ez da zilegia murrizketen aurkako diskurtsoa egitea eta ondoren murrizketen politika hori onartzea, finean bakarrik eztabaida daiteke hezkuntza edo osasungintza gehiago murriztuko den, edo gizarte prestazioetan edo etxebizitzan, gizarte zerbitzutan edo soldatetan eta administrazioko langileen lan baldintzatan.
Gobernatzen gaituztenoi ELAK exijitzen die politika letra larriz burutu dezaten. Garaia da jendartearen interesak merkatuaren interesen gainetik jartzeko. Bankari emango zaion dirutza gure poltsikotik kendu nahi digute eta gure instituzioek ezin dute, inolaz ere, lapurreta horren kolaboratzaile izan.