Deialdi bateratua, Osakidetzaren hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 2009-ko probak egitekoa. Erreklamazioak eta ahozko probak

2009/08/12
Abuztuaren 10ean Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman ditu Osakidetzaren Giza Baliabideetako Zuzendariaren 1145/2009 Erabakia argitaratu dela, eta Osakidetzaren hizkuntza eskakizunen 2009ko ahozko probak egitera onartu direnen zerrenda.