Deialdi bateratua, osakidetzaren hizkuntza eskakizunak egiaztatzekoa —2009—: Behin betiko kalifikazioak

2009/12/30
Abenduaren 23an Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du 2010eko urtarrilaren 18an argitaratuko direla, EHAAn, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi bateratuaren behin betiko kalifikazioak, eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ondorioak argitalpen-egunetik beretik sortuko direla.