"Dekretutzarra"k eragindako kalteen ordaina eskatuz erreklamazioak

2008/04/30
2002ko maiatzean, PPko Gobernuak langabeziaren araubidea onetsi zuen, “dekretutzarra” delakoaren bidez. Erreforma horretan kaleratze-prozeduraren izapide-aldiko soldatak ezabatu ziren; baina aldaketa horren indarraldia laburra izan zen: 2002ko maiatzaren 13tik abenduaren 13ra arte bakarrik.

Handik urte batzuetara, 2007ko apirilaren 26an, Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat jo zuen dekretu hori.

 

Izapide-aldiko soldatak jaso gabe geratu ziren langileek Estatuari erreklamatu ahal izan dizkiote, ondare-erantzukizuneko bidetik (epea 2008ko apirilaren 26an amaitu zen). Prozedurari hasiera emateko, eskaria aurkeztu behar zitzaion Ministro Kontseiluari.

 

ELAren zerbitzu juridikoetatik bideratu ziren kaleratze-espedienteak berriro aztertu, eta 147 erreklamazio aurkeztu ditugu, dekretutzarraren ondorioz kaltetan atera ziren afiliatuenak.