Azaroak 21, 22, 23, 24 eta 25ean, Bizkaiko zahar-etxeetako langileek beste 5 greba egun egingo dute publifikazioaren defentsan

Gaur egun langileok patronalen partez soilik soldatak izozteko proposamenak, lehenengo egunetik langileak ez ordezkatzea edo zaintzarako langile gehiago ez kontratatzea dira gure aldarrikapenei erantzu bakarra. Bizkaiko Foru Aldundiak bere gizarte-propagandarekin jarraitzen du, sektoreak eskatzen duen gizarte-errealitatea alde batera uzten du, eta 255 milioi euro gehiago ematen dizkie sektoreko enpresei, etekinak handitzeko.
Genero-ikuspegia agerian geratzen da: emakumeok behin eta mila aldiz erakutsi behar dugu zaintzen egoera eta gure lan-baldintzak hobetzeko borroka egiteko gai garela. Emakume garenez, gure lana ez da baloratzen. Horrela ikusten gaituzte patronalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaki.
Greba-egun berri hauetan (guztira 14 izango dira), ELAk zainketak esku pribatuetan eta funts putreetan egon beharrean, egoitza-zentroen kudeaketa publikoan oinarritutako esparru berri bat aldarrikatzen jarraituko du.
Gaur egun, sektoreko langileok, patronalek eta haien putre-funtsek 255 milioi euro diru publikotik jasotzen dituzten bitartean, guk erosteko ahalmenaren % 16,5eko galera metatzen dugu. Hau dela eta, erosteko ahalmena bermatuz, IFASekin parekatzea bezalako aldarrikapenak izango dira sindikatuak datozen egunetan defendatuko dituenak.
Horregatik guztiagatik, hilaren 21ean, 5 egun horiei hasiera emango diegu eskualde eta egoitza bakoitzera hurbilduz, sektoreko enpresei eskatzeko behingoz aurrerapausoa eman dezatela lan-baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko bidean.