iruñeko zucitola
Dendak eta lantegia itxi eta langileak airean utzi izana salatzen du ELAk

Enpresako zuzendaritzak egun batetik bestera itxi ditu instalazioak, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta langileekin zer gertatuko den argitu gabe.
Zucitolako enpresa zuzendaritzak Iruñeko dendak eta gozoak egiten zituzten lantegia ixtea erabaki du aldez aurretik ordezkari sindikalari eta gainerako langileei (25 pertsona inguru) ezer jakinarazi gabe, eta langileekin zer gertatuko den argitu gabe. Ulertezina da, gainera, Zuzendaritzaren alde bakarreko erabaki hau San Ferminak baino egun batzuk lehenago izatea, jaietan salmentak asko handitzen baitira.
ELAk enpresa ixtearen erabakia gaitzesten du, eta horretarako erabilitako modua salatzen du ere. Era berean, Zucitolako langileak defendatuko dituela eta enpresa horren etorkizunaren alde borrokatuko duela iragartzen du. Ildo horretan, administrazio publikoei eskatzen die lanpostu horiek defendatzeko jardun dezatela.