Denok gira Jon Palais!

2017/01/09
Gaur Bizi! mugimenduko militante Jon Palais epaitu dute Akizen (Frantzia), zerga-ihesaren aurka egindako protesta ekintza baketsu batengatik. ELAk bere elkartasun osoa adierazi nahi dio Jon Palaisi. Zentzu honetan, sindikatuko ordezkaritza zabal bat Akizera joan da gaur Bizi!ko militante honi gure babesa adierazteko.

Palais 2015eko urriaren 19an egindako ekintza baketsu batengatik epaituko dute. Egun horretan ANV-COP21eko 41 militantek bortxa gabeko ekintza sinboliko bat egin zuten Parisen: BNP bankuko bulego batean 14 aulki konfiskatu zituzten. Ekintza honekin banku horrek zerga-paradisuekin duen lotura estua salatu nahi izan zuten. Orain fiskalak 5 urteko kartzela-zigorra eta 75.000 eurotako isuna eskatzen du ekintza baketsu hori burutu zuen Jon Palaisen aurka.

INFORMAZIO GEHIAGO

Hona hemen ELAk –beste erakunde batzuekin batera– zerga ihesaren aurka eta Jon Palaisen defentsan sinatu duen agiria.