Santa Ana de Bolueta (Molycop)

Deslokalizazioaren aurka 6 hilabete greban dauden langileei babesa emateko manifestazioa egin da

2023/03/17
Santa Ana de Bolueta enpresako langileek urriaren 5etik daramatzate greban beren enpleguak eta lantegiaren etorkizuna defendatzeko. Gaur manifestazioa egin dute ELAko militanteen babesarekin. Mitxel Lakuntzak, ELAko idazkari nagusiak, ere parte hartu du manifestazioan.

Santa Ana de Bolueta, 1841ean sortua, Bizkaiko enpresarik zaharrena da. Abrako industrialdean dago, eta 50 langile inguru ditu.

Lan karga handia duen eta azken urteetan irabaziak izan dituen enpresa bat da, Molycop multinazionalak erosi zuena, beste herrialde batzuetara lana deslokalizatzen ari dena. Plantillak industria-plan bat eskatzen du deslokalizazioa geldiarazteko.

Gaur, langileak, ELAko militanteekin eta Mitxel Lakuntza idazkari nagusiarekin batera, beren enpleguen defentsan eta deslokalizazioaren aurka azaldu dira.