Detesako langileek hiru aste daramatzate greban hitzarmenaren alde

2022/11/11
Detesako langileek hiru aste daramatzate greban hitzarmenaren alde
Langileek mobilizazioen egutegiarekin jarraitzen dute, eta gaur berriro kontzentratu dira soldaten arloan hobekuntzak, prekarietatearekin amaitzeko neurriak eta soldata-eskala bikoitza ezabatzeko hitzarmena eskatzeko.

Hiru asteko greba eta mobilizazioen ondoren, Detesako langileek borrokan jarraitzen dute lan-baldintzak hobetuko dizkien hitzarmen bat lortzeko.

Bitartean, enpresak negoziazioa blokeatzen eta greban dauden langileak ordezkatzen jarraitzen du. ELAk salaketa aurkeztu du Lan Ikuskaritzan, hori dela eta; izan ere, enpresak kontratuak egin ditu greban dagoen jendea ordezkatzeko, lanaldia asteburuetan ireki du (egutegian jasota ez zeudenean), eta txandak bikoizten eta aparteko orduak banatzen ari da eskirolen artean.