DHL Suply Chain (Euskaltel zentro logistikoa) enpresako langileek beren lanpostuei eustea lortu dute

2022/01/28
Langileak urtarrilaren 25ean hasi ziren greba mugagabean, beren lanpostuak defendatzeko. Euskaltelek abenduan jakinarazi zuen DHLrekin ez zuela jarraituko ezta bertoko langileekin. Horrek esan nahi zuen maiatzaren 31n zuzeneko 15 langilek eta urtarrilaren 31n ETTetako 5 langilek lanpostua galduko zutela.

Grebak langileen % 100eko jarraipena izan du, eta gaur, urtarrilak 28, jakinarazi digute Euskaltelek atzera bota duela DHLrekin zuen merkataritza kontratua amaitzeko erabakia. Ildo horretan, greba-batzordeak (ELAko ordezkari batekin) greba amaierako akordio bat sinatu du, lanpostu guztiak eta lan baldintzak mantentzeko. Gainera, ETTetako langileen behin-behineko kontratuak urtarrilaren 31tik aurrera berritzeko konpromisoa lortu da.

ELAk langile guztiak zoriondu nahi ditu egindako borrokagatik, eta greba enplegua defendatzeko funtsezko tresna dela demostratu izan da.