DIA Supermekatuak Bilboko Aste Nagusian arratsaldez ireki nahi izatea salatu du ELAk

2015/08/22
DIA supermerkatuak Bilboko Aste Nagusian arratsaldez ere dendak irekitzea erabaki izana salatu du ELAk. Erabaki honen aurka, langileek elkarretaratzea egin zuten ostiralean Zabalburu plazako saltokiaren aurrean.

Orain arte, Bilboko Aste Nagusian supermerkatuak goizez bakarrik zabaltzen ziren eta erabaki horrekin langileek atseden hartzeko duten eskubidea urratzen dela salatu du ELA sindikatuak. Era berean, neurria beste data berezi batzuetara heda daitekeela ohartarazi du. Horregatik, enpresak atzera egin dezan eskatzeko elkarretaratze gehiago egingo dituzte hurrengo astean.