DIA supermerkatuetako langileen mobilizazioak, hitzarmen duin baten alde

2021/04/30
DIA Supermerkatuetako langileek mobilizazioak hasi dituzte, egunez egun pairatzen dituzten baldintza eskasak salatzeko eta hitzarmen duin bat negoziatzeko eskatzeko. Supermerkatu-kate horretako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko dendaren aurrean. Hurrengo mobilizazioak Donostian izango dira.

DIA supermerkatuek nabarmen egin dute gora salmentek eta mozkinek pandemia garaian, langileen gehiegizko esfortzuaren kontura. Hala ere, langileek soldata prekarioekin jarraitzen dute eta langile falta handia jasaten dute.

Langileek, halaber, Covid-19aren aurkako neurri eraginkorrak ezartzea eskatzen dute, bai eta berehala txertoa jartzea ere, eguneroko jardunean osasunerako duten arriskua dela eta.


ELAk aldarrikatu du funtsezko sektoreetako plantillek lan-baldintza duinak izan behar dituztela, eta lantokietako osasuna eta segurtasuna zaindu behar direla.