Diru eta lanpostu gutxiago Nafarroako Osasunbidean

2012/01/17
ELAk Osasunbideari buruzko txosten bat egin du, urtero bezala. Jasotako datuak argiak dira: 2010. urtean baino 121 milioi euro gutxiago izanen du Osasunbideak aurten. 914,6 milioi eurokoa da aurrekontua.

Aurrekontuak behera. Zentro publikoetatik pribatuetara bideratutako gaixoen kopuruak, berriz, gora egin du azken urteotan, txostenaren arabera. Klinika Unibertsitarioan, adibidez, 2003tik % 25 egin du gora ospitale publikoetatik bidalitako gaixoen kopuruak. Arlo publikotik pribatura bideratu diren lehen kontsulten kopuruak, halaber, nabarmen egin du gora, ELAk salatu duenez: «Klinika Unibertsitarioan, adibidez, %48». Berdin gertatu da eremu pribatuko bertze ospitaleetan.
Krisiaren aitzakiarekin, Nafarroako Gobernuaren asmoa zerbitzu publikoak bertan behera uztea dela salatu du Nafarroako ELAko Zerbitzu Publikoen arduradun Imanol Pascualek.
Apustuak kontrakoa behar duela izan erran du ELAk. Horretarako zerga presioa areagotzea eskatu du. «Baliabide gehiago lortuko ditugu; lan taldea beharretara egokitzeko, eta gaixoak arlo publikoan artatzeko».

Diru eta lanpostu gutxiago. Hori da Nafarroako Gobernuak osasunaren arloan egindako murrizketen ondorioa, ELA sindikatuak salatu duenez. Osasun zerbitzu publikoen kalitateari kalte egiten diote neurri horiek. Sindikatuaren ustez, Osasunbidea «ito» egiten dute, eta, aldi berean, hitzarmenen bidez eta gaixoak ospitale publikoetatik pribatuetara bideratuz, azken horiei mesede egiten diete. «Orain, krisi garaian, inoiz baino beharrezkoagoa da zerbitzu publiko sendoak izatea», erran du Nafarroako ELAko Zerbitzu Publikoen arduradun Imanol Pascualek.