Diru gutxiago pentsioentzat, gehiago Bankarentzat

2012/12/10
2013rako gobernuak %1eko igoera onartu du pentsioentzat eta 1.000 euro baino gutxiagoko pentsioentzat %2ko igoera. Datorren urteko azarora itxarotea baino ez zaigu geratzen pentsioak eguneratuko dituzten edo ez jakiteko. Horrez gain, ez dakigu pentsioen erreforman helduko zaion aurreikusitako iraunkortasun faktorearen abiaraztean eguneratze irizpidea aldatuko den edo ez.

 

Ia urtebete igaro da Raxoik Gobernu espainiarreko presidentzia bere gain hartu zuenetik. Hauteskunde programan ziurtatu zutenaren arabera, murrizketak egingo zituztela esan zuten baina hori ez zela osasunean, hezkuntzan eta pentsioetan gertatuko. Osasunean eta hezkuntzan murrizketek 10.000 milioi eurotik gorako zenbatekoa gainditzen dute iadanik, honi farmaziako kopagoa eta unibertsitateko tasak gehitu behar zaizkiolarik. Orain pentsioen txanda iritsi da. Gobernuak 2012an baliogabetu egin du pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera eguneratzea behartzen duen legearen artikulua.

Zapateroren aurreko gobernuak 2011an pentsioak izozteko erabakia hartu zuen. Handik gutxira, 2011ko abenduak 30ean ospatutako Raxoiren lehen Ministroen Kontseiluak, 2012ko pentsioentzako %1eko igoera dekretatu zuen. Baina beharrezkoa zen azarorarte itxarotea, dekretatutako igoera hori nahikoa zen ikusteko. Urtearteko tasan prezioek %2,9 egin dute gora beraz, urte hasieran egindako igoera ez zen nahikoa izan. Gobernuak pentsioak ez eguneratzea erabaki du eta ondorioz pentsiodun pertsonen erosahalmena %1,9a jaitsiko da 2012an.

2013rako gobernuak %1eko igoera onartu du pentsioentzat eta 1.000 euro baino gutxiagoko pentsioentzat %2ko igoera. Datorren urteko azarora itxarotea baino ez zaigu geratzen pentsioak eguneratuko dituzten edo ez jakiteko. Horrez gain, ez dakigu pentsioen erreforman helduko zaion aurreikusitako iraunkortasun faktorearen abiaraztean eguneratze irizpidea aldatuko den edo ez.

Pentsioen eguneratzea kentzeaz gain, Ministroen Kontseiluak aldaketa gehiago onartu zituen pentsioen sisteman. Dekretuan Erreserben Funtsaren arautzea aldatzen da. Aldaketa hau egin aurretik, pentsioak ordaintzeko pentsio kontributiboen urteko gastuaren %3ko gehienezkoa erabili zitekeen funtsatik. Aldaketa berri honi esker, muga hori bertan behera geratzen da 2012, 2013 eta 2014 urteetarako.

Prestazioen zenbatekoa gutxitzen duten bitartean, bankak diru gehiago jasotzen jarraitzen du. Gobernuak, Europak Estatu espainiarrari mailegu gisa ematen dizkion lehenengo 39.468 milioi euroren berri eman du eta diru hori nazionalizatutako bankuei eta “banku txarra” deritzonari emateko erabiliko du. Beraz, FROBa prest egongo da Bankiari 17.960 milioi emateko, beste 9.080 milioi Catalunya Banc-entzat, 5.425 milioi NCG Banco-rentzat eta 4.500 milioi euro Banco de Valenciari emateko (azken hau diru publikoa eman ondoren La Caixari euro baten truke saldu zaio). Hau hasiera baino ez da, zenbateko berriak egongo dira laguntza behar duten eta nazionalizatuak izan ez diren bankuek berantolaketa planak aurkezten dituztenean.

Sinestarazi digutenaren aurka, mailegu hau Troikak gertutik zainduko dituen neurri oso gogorrekin baldintzatuta dago. Mailegu hauek erreforma estruktural gogorrekin ordainduko ditugu, orain arte gertatzen ari den bezala. Gizartea gehiago txirotuko da, langabeziak gora egiten jarrituko du eta Ongizate maila suntsitzen jarraituko dute. Gainera, pentsatzekoa da ez dela bankari emandako diru kopuruaren ia ezer berreskuratuko.

2012AN PENTSIOAK EZ EGUNERATZEAGATIKO AURREZTEA

BANKARI DIRUA

2.100.000.000

39.468.000.000