Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kentzean Eusko Jaurlaritzak atzera bota izanaz pozten da ELA

2010/12/23
“Abenduan baliabide gabe utzi nahi zituen 6.000 pertsona baino gehiagori Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ez kentzearen Eusko Jaurlaritzaren erabakiaz pozten da ELA” adierazi du Julene Gabiolak. Gabiolarentzat “inoiz ez ginen egoera honetara iritsi behar”. Gemma Zabaletak gobernuaren benetako aurpegia erakutsi du, bere aukera neoliberala harrokeriaz beteriko jokabidearekin konbinatuz.

Betekizun formal huts baten ez betetzea argudiatuz pobrezian dagoen jendea ekonomi baliabiderik gabe uzten saiatzea oso larria da ELArentzat, are gehiago, kasu gehienetan betekizun hau betetzen zela ikusi denean gainera. 

“Hau larria da, baina baita prozesu honetan Sailburuak erakutsi duen harrokeriazko jokaera ere” adierazi du Gabiolak. Lehenengo, beharrizan handienak dituen jendeari errua botatzen dio, gero Foru Aldundiei, eta gero, bere legea ez duela ezagutzen konturatzen da. “Sailburua ez gai izan bere akatsa onartu bere jarrera aldaketa azaltzeko aurpegia emateko. Argi dago gizarteak bere asmoak errefusatu dituelako bota duela atzera”.