Diru sarrerak bermatzeko errentaren legearen aldaketa atzerakada larria da

2011/09/13
Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburuak eta PP talde parlamentariak atzo jakinarazi zutenez, diru sarrerak bermatzeko errentaren legearen aldaketa akordioa sinatu dute. Akordio honek atzerakada larria suposatzen du gizarte babesaren sisteman, hainbat pertsona beharrizan egoeran geratuko baitira.

Hartutako neurri larrien artean diru sarrerak bermatzeko errenten jasotzaileek gutxienez EAE hiru urteko erroldatzea izatea eta horrela ez bada, gutxienez Gizarte Segurantzan bost urtetako kotizazioa bermatzearena dago. Diru laguntzen jasotzaileek giza izaera duten lanetan elkarlanean aritzea behartuko zaie. Gainera Lan eskaintza “egoki” bat ezeztatzen dutenek, diru laguntza galduko dute. Sarrerak bermatzeko eskumena Gizarte Zerbitzuetatik Eusko Jaurlaritzaren laneko Zerbitzuetara eskualdatuko da, horrek ekarriko duenarekin.

Foru Aldundiekin erakunde arteko lankidetzarako proposamenaren bidez Eusko jaurlaritzak iragarri zuen Diru Sarrerak Bermatzeko legearen diru sarreren murrizketa, prestaziorako eskubidea izateko baldintzak “era arrazoizkoagoan” ordenatuz.

Neurri honek ezberdintasun eta bazterketa handiagoa sortzen du eta baliabide gutxien dituzten pertsonak sistematik kanporatzen ditu. Azken hauen artean daude pertsona etorkinak, pobrezia egoera areagotu eta okerrago biziko dira, marjinalitatea eta gatazka egoerak ugarituz.

Begibistakoa da PSEk eta PPk hitzartutakoa eskubide murrizketa dela, beraz gobernua gezurretan ari da hauek murrizketa neurriak ez direla esaten duenean. Zabaletaren hitzetan baldintzak gogortzeak “sistema eraginkorragoa egin eta iruzurraren aurka egitea ahalbideratuko du”. Hau ere faltsua da. Iruzurraren aurka joatea eta murrizketak egitea  ez da berdina. Eusko Jaurlaritzak eta PPk iruzurra eta prestazio ekonomikoak erlazionatzean, laguntza hauek jasotzen dituzten pertsonak kriminalizatzen ari dira, eta aldi berean errentei tratamendu pribilegiatu bat ematen die. Neurri hauekin lortuko den bakarra ezkutuko ekonomi areagotzea eta lan baldintzak prekarizatzea da. Akordioa iruzur kasuekin bukatzeko aurrerapausu bezala saldu nahi dute, baina benetan nahi dutena milaka pertsona txirotasunera bultzatu eta dagoeneko lortu den babes sozial maila desmontatzea da.