Dolua pasa den astean istripuan hildako Gamesako langileengatik

2004/07/25

Gaur astelehena, Gamesako enpresa batzordeak bilkura batera deitu du arratsaldeko 18:30etan Gasteizko Posta Plazan, lanetik itzuleran trafiko istripuan bizia galdu zuten lau langileen alde.

Bertan "in itinere" gertatzen diren istripuen inguruko pankarta bat ikusi ahal izango da, horrekin batera komunikatu bat irakurriko da.