Sar Quavitae enpresa greba eskubidea eta askatasun sindikala urratzeagatik zigortua izan da
Sar Quavitae enpresak 16 langile kaleratu zituen, irailaren 27an. Epai honek, langileen eskubideak urratu direla baieztatzen du (greba eskubidea eta askatasun sindikalarena). Bera, zentzu honetan, epaia oso garbia eta gogorra da enpresarekiko. Horregatik, epaitegiak kalte ordainak eskatzen dizkio enpresari; bai langileentzat eta baita ere sindikatuarentzat.
ELAk dei egiten dio Sar Quavitae enpresari, normaltasun eta legezko egoerara buelta dadin. ELAk, enpresako zuzendaritza autokritika ariketa egitera gonbidatzen du eta aldi berean, paktua sinatu dutenek ere egindakoa arduraz onartu behar dutela uste dugu. Norbanakoak, nahi dituen akordioak sinatzeko askatasuna badu, baina kontuz, ordezkatzen dituen lankideen eskubideak urratu gabe.
Bestalde, Sar Quavitae enpresari helarazi, beste behin ere, sententzia honek bakoitza zein lekutan dagoen garbi uzten duela. Gu ez gara kalera atera gatazka honetan, indemnizaziok etxera eramateko, baizik eta gure lan baldintzak hobetu eta bermatzeko. ELAren aburuz, gatazka guzti honetan epairik onena, akordio on bat da.
Gatazka honetan, aktiboki dabilen eragilea Adegi dela, salatu ELAk. Gipuzkoako patronala gatazka honetan egon da eta ez du itxura txikienik egin ere hori ezkutatzeko. Sar Quavitae enpresa erabiltzen saiatu da bere helburuak lortzeko.
Adegi beste behin agerian geratu da. Honako epaiarekin, jada, bigarren aldia da hiru urteetan, justiziak Gipuzkoako Adinekoen egoitzetako langileen oinarrizko eskubideak urratzeagatik zigortu duela. ELArentzat, Adegik guzti honengatik ikasi beharrean, beste behin, harri berdinean estropezu egiten du. Bere inpunitatea eta boterea erabiltzen ditu, mehatxatzeko, txantaiatzeko eta Gipuzkoako egoitzetako langileak makurtzeko.