Donostiako Casino Kursaaleko langileek hiru greba egun egingo dituzte hitzarmenaren alde

Ia urtebete da Donostiako Kursaal Kasinoko enpresa hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak hasi zirela. Egun 64 lagunek egiten dute lan bertan. Aldarrikapen plataforman hobekuntzak jaso ziren orain arte hobekuntza gutxi izan dituen plantilalrentzat. Gainera langile horiek EEEen ondorioz oso zigortuak izan dira pandemian eta gero eta lan karga handiagoak dtuzte ordezkoen faltagatik.
Abuztuan, Donostiako Aste Nagusian, langileak Kasinoaren ateetan kontzentratu ziren, baina hori ez da nahikoa izan enpresak langileen erosahalmena bermatuko duen proposamena egiteko. Orain arteko proposamena honakoa da: 2022rako %4 eta 2022 eta 2023 urteetako %3,20koa.
Hori dela eta, langileen batzarrean erabaki da azaroaren 4, 5 eta 6ko asteburuan greba deaildia egitea. Kasinoko ateetan kontzentratuko dira asteburuan zehar. Ostiralean 18:00etan, eta asteburuan 17:00etan.