Osasun Pribatua
Donostiako IMQ Zurriolako lehen hitzarmena sinatu du ELAk

Donostiako IMQ Zurriolako Osasun Zentroan 30 langile baino gehiago daude, eta baldintza indibidualak zituzten. Horietako batzuek lanbide arteko gutxieneko soldata zuten. Bada, ELA sindikatuarekin hasi ziren baldintzak negoziatzen orain urtebete baino gehiago, eta hainbat mobilizazioren ostean lortu du ELAk hitzarmen kolektiboa.
Hitzarmen horrek soldata igoera handiak ditu 2025erako: %12 baino gehiago kategoria batzuetan. Gainera, KPIa bermatzen du indarrean dagoen bitartean. Bestetik, hiru urtean 50 lanordu baino gehiago jaitsi dira, eta hileko plus bat ere txertatu da, urtean 20 prestakuntza ordu egiteari lotua (dagoeneko egiten direnak). Gainera, akordioak lizentzien eta baimenetan hobekuntza batzuk jasotzen ditu, eta beste hobekuntzaren bat azpimarratzearren, bajen konplementazioan edo inaplikazio klausula ere txertatu da, besteak beste.
ELAk oso positibotzat jo du akordioa, erreferente bat sortzen duelako Gipuzkoako osasun pribatuaren sektorean.