Donostiako Inetumeko langileak KPIren soldata-igoerak lortzeko eta telelana arautzeko mobilizatu dira

2022/11/28
Donostiako Inetum Norte SL enpresako langileek eta Gipuzkoako bulegoen sektoreko ordezkariek elkarretaratzea egin dute Batzar Nagusien aurrean, KPIren araberako soldata-igoerak bermatuko dituen eta telelana arautuko duen hitzarmena defendatzeko.

Enpresarekin bost bilera baino gehiago egin ondoren, negoziazioa erabat blokeatuta dago. Langileen aldarrikapena erosteko ahalmenari eustea eta telelanak eragindako gastuak arautzea da.