Donostiako Jakintza Ikastolan gelak murriztearen aurkako elkarretaratzea

2015/04/28
ELAk salatzen du Hezkuntza Sailak gelatan legez araututako ikasle kopurua gainditzen duela hainbat kasutan, edo beste batzutan plazak libre egonda ikasleak beste ikastetxe batzutara bideratzen dituela ikastetxe hauetan gelak murrizteko helbururaekin, honek irakasle gutxiago kontratatu beharra dakarkielako, horrela dirua ahurreztuz.

Legez kanpoko murrizketa hauek hainbat ikasle eta gurasoen eskubideen urraketa dakar kasu batzutan, langile asko lanik gabe geratzea kasu guztietan eta ikasleek jasoko duten hezkuntza kalitatea jeistea beti.

Atzo Donostiako Jakintza Ikastolan gertatu den lege urraketa salatu zuten Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren aurrean bertako langileek, hainbat gurasok eta STEE-EILAS eta ELA sindikatuek.

Jakintza Ikastolan eskaera egin duen ikasle bati plaza ukatu dio Departamenduak, bertan plaza nahikoak egonda, 54. Zehazki Haur Hezkuntzako 2 urtetako gelan egin dute bere gurasoek eskaera, 36 eskaera onartu dira, baina beraiena ez. 36 ikasle onartu izana ez da kasualitatea. Haur Hezkutzako 2 urtetako gelako ratioa 18 ikasle gelako da. Hezkuntzak Jakintzako hirugarren gela ixteko ikasle honen eskaera atzera bota du, era honetara irakasle eta erdi ahurreztuz.

EAEko ikastetxetan matrikulatzeko araudia ondorengo dekretuan jasota dago.

35/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdimailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako herriikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duena.

IV. KAPITULUA

APLIKAZIO-IRIZPIDEAK

21. artikulua.– Ikasleak Haur Hezkuntzan, LehenHezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan etaBatxilergoan onartzeko irizpideak.

1.– Eskaera guztiei erantzuteko adina plaza dituzten ikastetxeek onartu egin beharko dituzte eskaera egin duten ikasle guztiak.