Donostiako ospital unibertsitarioko laborategiko langileak murrizketen aurka
2013/10/23
Donostiako ospital unibertsitarioko laborategiko langileak elkarrateratzea egin dute gaur ospitalaren ate aurrean. Bertan euren lan baldintzetan ezarri nahi dizkieten aldaketak salatu dituzte: egutegi aldaketak, ordutegi aldaketak, solapeen ezabatzea...
Gaur hasi dituzten mobilizazio hauekin Laborategiko zuzendaritzak bere jarrera aldatu arte jarraituko dute.
Beste unitateko langileak ere mobilizazioei ekiteko posibilitatea aztertzen ari dira.
ELAtik Donostiako ospital unibertsitarioko zuzendaritza aurrera eramaten ari den murrizketa eta berordenaketa politika salatu nahi dugu. Neurri hauek enplegu murrizketa izugarria dakarte eta ez dira Madrilek “inposatutatoak”.