Donostiako Udaleko ELAren atal sindikalak ez du sinatutako akordio arautzailea

2012/03/23
ELAk salatzen duenez, akordioa sorburutik bertatik akats handi bat du, jasotzen dituen Elkarki-detzarako ekarpenak ez baitira egingo; aldiz, Gipuzkoako Aldun-dia ekarpen horiek egiten ari da.

Donostiako Udaleko ELAren atal sindikalak salatu egin du udal-gobernuak hiru sindikaturekin (LAB, ERNE eta CCOO) iritsi duen akordioa, izan ere, murrizte-politikak  eta enplegua suntsitzeko neurriak bereganatzen baititu. Honek kalte eragiten die lan-baldintzei eta  gizarte osoari zuzendutako zerbitzu eta prestazioak okertzea dakar. Gainera, akordio honekin diskriminazioa areagotu egiten da, 500dik gora langile baztertzen baititu (patronatu, EPE eta enpresa publikoetakoak).   

Bestalde, akordioa sorburutik akastuna da, ELKARKIDETZArako ekarpenak egitea jasotzen baitu, baina ekarpenok ez dira egiten ari, udalaren alde bakarreko erabakiz.

ELAk Donostiako Udalari exijitzen dio aldarrikatzen duena aplika dezala, hots, benetan egin dezala zerbi-tzu publikoak indartzeko ahalegina; honetarako ezinbestekoa da, ordea, langileen baldintzak hobetzea.