Donostiako udaletxeko garbitzaileak mobilizazioetan

2008/05/28
Donostiako udal eskola eta eraikuntzak garbitzen dituzten langileak maiatzaren 29an udaletxe aurrean elkartuko dira hitzarmenaren negoziaketa eskatuz. ELA sindikatuak, 9 kidez osatutako komiteko ordezkaritza duena, 5 hilabete ondoren negoziaketa erabat geldituta dagoela salatu du.

120 langilek osatuta dago enpresa eta Donostiako 90 udal zentroetan egiten dute lan (lehen hezkuntzako eskola, haur eskolak, kultur etxeak, Principal eta Victoria Eugenia antzokiak eta abar… Aldarrikapen nagusiak hauek dira: soldata igoera (IPC+%4), lanordu partzialak osatzea eta garraio gehigarria berdina izatea langile guztientzat.

FCC S.A. enpresak du zerbitzu honen kontsezioa, ez du negoziaketarik onartzen eta beraien helburu bakarra langileak dituzten gaixotasun sariak ezabatzea da. Langileen osasunaren zaintzan arduragabe jokatzen ari dira :Enpresa honek ez du arrisku baloraziorik egin zentroetan ( esaten digute bi zentroetan egitea nahikoa dela, 80 zentroak berdinak omen dira), enpresa honetako sendagileak lanaren ondorioz sortutako gaixotasunak dituztenak osakidetzara bidaltzen ditu eta azken 20 urtetan ez dute materiala berritu. (esaten dute konkursoa ateratzean aldatuko dutela).

Enpresako komiteak zera salatu nahi du: 12 urte baino gehiago pasatu dira garbitasun zerbitzua lehiaketa publikora atera gabe eta bitartean FCC S.A. enpresak langileen lan baldintzak okertu nahi ditu, kontuan izan gabe bai garbitasun sektorean bai udal-hitzen subrogazio kasutan lan baldintzak mantendu behar direla.

Komiteak enpresa honek emakumeak baztertzen ari dela salatu nahi du: FCC S.A. enpresak (zuzendaritza talde berdinarekin) Donostiako udaleko kale garbiketaz arduratzen da, enpresa honek sektoreko %80 du. Kale garbiketan gehienak gizonezkoak dira eta kalea garbitzen duen peoi batek eskola bat garbitzen duen emakume batek baino 2.672,82 euro gehiago irabazten ditu  (%14,5). Kasu honetan IT hobekuntzak ezabatzea ez da planteatzen.