Dornier enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte

2006/06/15

Ekainaren 16an Iruña, Lizarra eta Tafallako TAOko zona urdineko esleipendun DORNIER enpresaren langileek lanuzteak hasi dituzte. Lanuzteak ekaineko ostiral guztietan izango dira, 16:00tatik 20:00tara. Gatazka konpontzen ez bada, langileek greba mugagabea hasiko dute uztailaren lehenean.

ELA-Zerbitzuak Iruñako Udalaren jarrera salatu nahi du. Izan ere, garabien zerbitzuetan %100eko gutxieneko dekretuak izendatu ditu. Erabaki horren helburua greba bezalako oinarrizko eskubide bat zapuztea da.